Zerbitzuan n. 69
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2019, 140 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Iraila-Septiembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2019, 140 p.
Geriatriako laguntzaileen ratioak esleitzeko Estatuko legedia desberdinen arteko bereizketa errealitate ukaezina da. Beste ondorio batzuen artean, egoera horrek egoitza-artarako baliabideen esleipen-eredu erabat heterogeneoak sortarazten ditu. Ratioak ez dira baliokide gertatzen, eta ez dute aurkezten baremo edo eskala berarekin neurtutako homogeneoak diren profilik; eta are gehiago, ezin diete eutsi haien ondorio zuzen diren arta-prezioen definizioei. Sektorearen ezaugarri diren alde nabarmen horiei Mendekotasunaren Balorazio Baremoak aurreikusitako mendetasun-maila bakoitzean inplizituki dauden profilen kopuru handia gehitzen badiegu, emaitzak sakabanaketa areagotzen du, enpirikoki frogatzen saiatuko garen bezala. Azterlan honen helburua desberdinen arteko baliokidetasun-faktore potentzial bat mugatzea da, Estatuko egungo ratioen nahikotasuna eztabaidatu nahi ez badu ere, gutxienez, ratio horiek erreferentzia beraren eta neurketa-eredu beraren arabera kontrastatzea bilatzen duena.
Personas mayores,Residencias,Dependencia,Evaluación,Grados,Ratios,Personal,Evaluación de necesidades,Instrumentos técnicos,España,Autonomías