Laburpena
Ikerketa-proiektu handi bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak 2011. urteko bigarren seihilekoan, eta haren asmoa izan da euskal gizarteak genero-indarkeriari buruz duen pertzepzioa, hau da, hura nola hautematen duen aztertzea, eta emakumeen aurkako indarkeria matxistako egoerek Euskal Autonomia Erkidegoan duten eragin kuantitatiboa ikertzea. Horrez gain, proiektuak jakin nahi izan du herritarrek, eta, bereziki, emakumeek nola ikusten edo hautematen duten beren segurtasun-egoera. Proiektu horren azken txostena adierazten du agiri honek, eta haren langintza teknikoaren arduradun izan da EDE Fundazioko Gizarte Ikerketako Zerbitzua. Ikerketa-proiektuaren egiturari erreparatuta, haren helburuak azaltzen dira agiri honen bigarren atalean, abiapuntutzat hartu den esparru teorikoaren azalpen labur bat egiten da hirugarren atalean, eta horrez gain, proiektuak aztertzen duen gaiaren egungo testuingurua adierazten da. Laugarren atalean, ikertuko den gaiaren mugaketa operatiboa zehazten da. Horren ondoren, baliatutako metodologia zehazten da bosgarren atalean. Ikerketaren emaitza adierazgarrienak erakusten dituzte hurrengo hiru atalek, hiru ardatz hauen baitan sailkatuta: herritarrek nola ikusten duten genero-indarkeria edo hari buruz duten pertzepzioa; emakumeek nola hautematen duten beren segurtasuna, eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren adierazpenek Euskal Autonomia Erkidegoan duten eragina. Azkenik, emaitza eta konklusio nagusiak laburtzen dira azkenaurreko atalean, eta bibliografia-erreferentziak ematen ditu azken atalak.
Hitz gakoak
Actitudes sociales,Datos estadísticos,Evolución,Género,Malos tratos,Mujer,Percepción,Protección,Riesgo,Seguridad,Sexismo,Violencia,Araba,Bizkaia,España,Gipuzkoa,País Vasco