Laburpena
2011ko azken lauhilekoan, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak genero indarkeriaren biktima izandako emakumeen talde bat osatu eta dinamizatzeko proiektua jarri zuen martxan. Zehatzago esanda, proiektuarekin ondokoa lortu nahi izan da: Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan eta esku-hartzean dauden hutsuneak antzematea eta ahalik eta errealitate kopuru handiena ebaluatzea. Indarkeriaren biktima izan diren emakumeen iritziei eta ideiei buruzko informazioa batzea, talde horrekin egiten den prebentzioa eta esku-hartzea hobetzeko balizko proposamenak aztertzeko xedearekin. Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren balizko lan ildoak identifikatzea. Euskal Autonomia Erkidegoan genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta osorako lege berrian sar daitezkeen proposamenak identifikatzea. Emakumeek, zenbait lekutan, beren testigantza azaltzeko aukera baloratzea. Dokumentu hau adierazitako proiektuaren azken txostenari dagokio, eta EDE Fundazioaren Ikerketa Sozialerako Zerbitzua eta Suspergintza Elkartearen Emakumearen Saila arduratu dira haren garapen teknikoaz.
Hitz gakoak
Actitudes usuarios,Apoyo psicológico,Apoyo social,Características,Centros de acogida,Estudio cualitativo,Evaluación de servicios,Factor de riesgo,Hijos,Intervención social,Justicia,Malos tratos,Mujer,Pobreza,Policía,Prevención,Recomendaciones,Servicios de salud,Soledad,Violencia,España,País Vasco