Laburpena
Euskadiko arreta soziosanitarioaren 2013-2016ko ildo estrategikoak (hemendik aurrera, EASIE) bokazio pragmatiko eta operatiboarekin diseinatu zituzten, euskal arreta soziosanitarioak berezkoak dituen balioetatik eta ikuspegi estrategikotik abiatuta. Honako helburu honekin sortu zen: “arreta soziosanitariorako eredu eraginkor, koordinatu eta jasangarri bat garatzea, pertsona bere bizi-proiektuko ardatz izanda, eta Euskadiko botere publikoen konpromisoari erantzutea”. Ekintzak zituzten bost ildo estrategiko proposatu zituzten, eta 2013 eta 2016 bitartean garatu, 19 proiektu operatiboren bidez. Dokumentu honek, lehenik eta behin, arestian aipatutako proiektuen edukia deskribatuko du, ikuspegi kuantitatibo batetatik. Halaber, lanean aritu diren lantaldeak eta horiek txosten hau sortu den arte lortutako garapen-maila deskribatuko du, bai eta horiek izandako oztopo eta erraztaileak ere. Bigarrenik, lantalde soziosanitarioak EASIEetan egindako lanarekiko izan duen gogobetetze-mailaren hurbilketa kualitatibo eta subjektiboa aurkeztu du dokumentuak.
Hitz gakoak
Atención sociosanitaria,Concepto,Coordinación administrativa,Dependencia,Directrices,Discapacidad,Enfermedades crónicas,Enfermedades mentales,Formación,Fundamentos,Investigación,Necesidades especiales,Evaluación de servicios,Políticas públicas,España,País Vasco