Laburpena
Lehenik eta behin, azpimarratu behar da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapen Estrategia (EHSSSE) egitea aurreikusita dagoela Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean (EHSSL); hain zuzen, 17. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Beraz, estrategiak eta hari dagokion planak lege-mandatu bati erantzuten diote eta EHSSren eta euskal sektore publikoaren arteko gero eta lankidetza eta elkarlan handiagoko ibilbidea jasotzen eta indartzen duen arauesparrua indartzen dute. Eta “hirugarren sektore sozialari laguntzeko” Eusko Jaurlaritzaren konpromisoari ere erantzuten diote; konpromiso hori XI. Legealdiko gobernu-programaren lau zutabeetako bigarrenean kokatzen da: giza garapena, gizarteratzea, berdintasuna eta kalitateko zerbitzu publikoak (II.4 ardatza, 138. konpromisoa).
Bigarrenik, estrategia: a) plana bezala, Eusko Jaurlaritzak egin du (aurreikusitako 34 jarduera propioetan inplikatutako sailetako bakoitzarekin elkarrizketan), EHSSko erakundeekin eta sareekin lankidetzan, EEZM Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bitartez; b) helburuen eta jardueren anbizioa kontuan hartuta, zenbait legealdi-planen bidez zabaldu beharreko esparru-estrategia moduan ulertzen da; c) eragile bakoitzaren (EJ, EHSS…) jarduerak eta lankidetzako beste batzuk biltzen ditu, bai eta horretarako koordinazio-mekanismoak ere; d) 9 arlo ditu, 17.3 artikuluak ezarritako 8ak eta nortasunaren arloa. Gainera, Legearen 17.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, estrategiak: diagnostiko bat du euskarri; adierazleak3 ditu, exekuzioaren jarraipenaren urteko txostena egiteko aukera ematen dutenak, bai eta emaitzen ebaluazioen txostena ere; eta 36 jarduera (2 propio eta 34 jarduera ez-propio) identifikatzen ditu, aldeen ustez gakoak direnak Legean aurreikusitako helburuak eta diagnostikoan identifikatutako erronkak lortzeko.
Legealdi-planak, berriz, 2018-2020ko aldirako lehentasunezko 12 jarduera propioetako bakoitza zehazten du, ahaztu gabe estrategia eta plana, tresna biziak diren aldetik, eguneratu daitezkeela eta eguneratu egin behar direla besteak beste ebaluazioari eta errealitatearen bilakaerari dagokionez.
Hitz gakoak
Voluntariado,Entidades sin ánimo de lucro,Promoción,Planes de acción social,Características,Concepto,Colaboración,Sector privado,Sector público,País Vasco,España