Laburpena
Prospekzio Soziologikoen Kabienetearentzat, 2012a oso urte anitza izan da aztertutako gaiei dagokienean: krisi ekonomikoak eta bere ondorioek, gizarte mugimenduek eta partehartze politikoari buruzko eztabaida sozialak eta ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaierak, gai horiei buruzko pertzepzio eta jarrerak aztertu beharra ekarri zuten. Horiez gainera, beste azterketa-gune batzuk ere izan ziren, hala nola erlijio aniztasuna, Abiadura Handiko Trena, datu pertsonalen babesa edo familia; horiei urriko Hauteskunde Autonomikoei buruzko ikerketak gehitu zitzaizkien, baita administrazio publikoen funtzionamenduarekin, fiskalitatearekin edo jarrera eta balore politiko orokorragoekin lotutako beste gai batzuk ere. Gai horiek guztiak hamaika ikerketa kuantitatibotan gauzatu dira eta bere garaian osorik hedatu ziren, bai Eusko Legebiltzarraren esku jarriz baita hedabideen bidez ere. Gainera, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen webgunean eskuragarri daude. Urtekari honetan, ikertutako gai bakoitzari buruzko informazio esanguratsuena jaso da, beren eskuragarritasuna eta gaikako ulergarritasuna errazteko helburuarekin. Datuak lau arlo nagusitan antolatu dira: Gizarte, Erakundeak eta gestio publikoa, Iritzi politikoa eta Ekonomia. Eranskinean egindako ikerketen zerrenda, metodologia, landa-lanaren datak, laginaren tamaina, dagokion lagin-errorea eta unibertsoa azaltzen dira, baita urtekariko taula eta grafikoetan ikerketa bakoitzari dagozkion datuak adierazten dituen kode laburtua ere.
Hitz gakoak
Actitudes sociales,Democracia,Discapacidad,Economía,Encuestas,Estado social,Exclusión social,Familia,Gasto social,Impuestos,Migración,Minorías,Opinión pública,Participación política,Personas mayores,Pobreza,Política,Protección social,Religión,Sector público,Servicios públicos,Servicios sociales,Situación económica,Situación social,Voto,España,País Vasco