Laburpena
Txosten honek bi helburu nagusi ditu: EAEn boluntariotzari buruz egindako ikerketa nagusietako emaitzak laburbildu eta alderatzea, eta behar adina zein gai ezagutzen diren eta zeini buruz ez dagoen daturik edo dauden datu kontrajarriak jakitea. Txostena gai beraren gainean Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak sustatutako beste hainbat lanekin osatzen da, eta zehatz-mehatz, SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak boluntariotzaren esparruko joerei, berrikuntzei eta jardunbide egokiei buruz egindako nazioarteko ikerketarekin eta Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak berak boluntarioen jardueretan parte-hartzeari buruz telefonoz 2012ko urtarrilean bukatu duen inkestarekin.
Hitz gakoak
Acceso,Características,Datos estadísticos,Derechos,Entidades sin ánimo de lucro,Formación,Literatura científica,Motivación,Satisfacción,Voluntariado,España