Ir directamente al contenido

Legazpi belaunaldien arteko topaketa

Deskribapena

Lau ekimen eman dira Aurrera Legazpin Bakardadeari aurre egiteko:

  • Bakardadeari buruzko foro sozial bat egin zen 2021-2022 urtean. 3 saio egin ziren; lehena, Javier Yaguas etorri zen bakardadea zer den definitzea. Bigarrena, Bilbo, Pasaia eta Gasteizen bakardadeari aurre egiteko proiektuak aurkeztu ziren. Hirugarrena, Legazpin aurrera eramateko ekimenak zehaztu.
  • Buztintegi (jubilatuen elkartea 25. Urteurrena aprobetxatuaz) belaunaldien arteko topaketak egin dira, hala nola, topaketa gastronomikoak, mahai jolasak,…
  • LegazTipi Tapa. Ibilbide osasuntsuak dira. Ostegunero herriko plazan biltzen dira adinekoak eta nahi duen herritar guztiak ibilbide osasuntsuak egiteko. 2022-2023 ikasturtean Legazpin dauden hiru ikastetxeak parte hartzen hasi dira, hilabeteko ostegun bakoitzean ikastetxe bat eta horrela belaunaldien arteko LegazTipi Tapa bilakatu da.
  • Legazpiko udalak eraikin oso bat erosi du. Eraikin hau adinekoentzako eta gazteentzako etxebizitzak sortzera bideratu nahi da. Etxebizitzak sortzeaz gain bizilagunen artean sarea sortu nahi da.

Ikasitakoa

Antzemaneko giltza-faktoreak

  • Adinekoek bereziki postiboki baloratzen dute ekimena; izan ere, adingabeen parte hartzeak ekimenei beste kutsu bat ematen diote.
  • Adingabeek ere oso positiboki ikusten dute; izan ere, adinekoak eta gazteen artean ez da ohikoa harremanak sortzea eta ekimn hauen bitartez arrakala honekin hautsi nahi da.

Aurkitutako zailtasunak

Parte hartzea sustatzea kostatu egiten da.

Etorkizuneko ildoak

Udalak erosi berri duen eraikineko bizilagunak izango direnen arteko harremanak eta sarea nola sortu.

Informazio gehiago

Webgunea.

Interesgarria izan daiteke

Herrizaintza, sare komunitarioa

Deskribapena

Gizarte-ahultasun egoeran dauden udalerriko pertsonen harreman-integrazioko eta babeseko beharrei erantzuteko, Elorrioko Udalak Herrizaintza proiektua jarri du abian, gura gabeko bakardadean dauden pertsonentzako zaintza komunitarioa.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Elorrio 2022

Euskadi Lagunkoia

Deskribapena

Euskadi Lagunkoia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Euskadi 2012

Etxelagun - Modelo de transformación de los espacios públicos exteriores para mitigar las soledades y aumentar el bienestar y la autonomía de las personas mayores

Deskribapena

Proiektuak HARIAK – Bakardadeen aurreko Gipuzkoako Estrategian adierazten diren jarduerei erantzuten die, pertsonek bizi, zeharkatu eta erabiltzen dituzten espazio fisikoak (etxebizitzak eta hirigintza) eraldatzeko helburu nagusiarekin.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Gipuzkoa 2021

Auzokide Bikainak

Deskribapena

Auzokide Bikainak izeneko ekimenak harremanetan jartzen ditu auzoko adinekoak askotariko adinetako pertsonekin, lagunak egiteko, elkarri laguntzeko eta auzoko jarduerez elkarrekin gozatzeko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Donostia-San Sebastián y Pasaia 2018

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.