Ir directamente al contenido

Kalelagun - Modelo de transformación de los espacios públicos exteriores para mitigar las soledades y aumentar el bienestar y la autonomía de las personas mayores

Deskribapena

Proiektuak HARIAK – Bakardadeen aurreko Gipuzkoako Estrategian adierazten diren jarduerei erantzuten die, pertsonek bizi, zeharkatu eta erabiltzen dituzten espazio fisikoak (etxebizitzak eta hirigintza) eraldatzeko helburu nagusiarekin. Proiektu honek jarraipena ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiaren ADINBERRI deialdiaren bidez finantzatutako ETXELAGUN proiektuari (2021-2022). Deialdi horretan antzeko helburuak dituzten etxebizitzak eraldatzea proposatzen da.

KALELAGUNen helburu nagusia da zenbait proiektu pilotu garatzea eta proiektu horietako bat benetan eraikitzea, kanpoko espazio publikoen sarean diseinu-soluzioak eta soluzio teknologikoak elkarrekin sortzeko, esperimentatzeko eta probatzeko aukera gisa. Horiek guztiak pertsonen bizi-kalitatea hobetzearekin, zahartze osasungarriarekin eta pertsona eta belaunaldien arteko harremanak sustatzearekin lotuta daude, bakardadeak arintzeko eta autonomia handitzeko.

Proiektuak ikuspegi arkitektoniko-urbanistikoa eta diziplinartekoa du, kalitatezko kanpoko elkarguneen diseinuan oinarritua (plazak, kaleak, parkeak, etab.), ingurune hurbilaren gozamen aktiboa erraztuko dutenak. Gizarte-harremanak indartuz, jarduera fisikoa sustatuz eta horretarako teknologia digitalak integratuz. Proiektuaren buru UPV/EHUko Bizi-kalitatea arkitekturan – CAVIAR ikerketa-taldea da. Lantaldean sartzen dira, halaber, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ENEDI (Energetikoa Eraikuntzan) taldeko ikertzaileak, Informatika Fakultateko Intelligent System Group taldeko ikertzaileak, Psikologia Fakultateko UPV/EHUko Kultura, Kognizioa eta Emozioa taldeko ikertzaileak eta Psikologia Fakultateko Kriminologia Aplikatua (CRIM-AP) taldeko ikertzaileak.

Helburuak

  • Zahartze aktiboa, inklusiboa eta askotarikoa sustatzea, kanpoko espazio publiko irisgarri eta lagunkoien bidez, elkarreragin soziala erraztuko dutenak eta pertsona guztien jarduera fisikoa sustatuko dutenak.
  • Nahi ez diren bakardadeen pertzepzioak prebenitzea eta arintzea, kanpoko espazioak diseinatuz, osasun emozionala hobetzeko eta adinekoen gizarteratzea bultzatzeko.
  • Autonomia funtzionala handitzea eta segurtasunaren pertzepzioa hobetzea (batez ere emakumeen aldetik), adineko guztiek hiri-ingurunean eta/edo landa-ingurunean erraz eta kalitatez ibiltzeko eta gozatzeko aukera izan dezaten.
  • Bizimodu independentea babestea eta eten digitala murriztea, hiri-ingurune digital adimendunak diseinatuz.
  • Arreta bereziki emakumeengan jartzea, hirirako eskubidea mugatzen dutelako eta genero-desberdintasun estrukturalen ondoriozko kalteberatasun- eta hauskortasun-egoerei erantzuteko gaitasunarekin lotuta daudelako.
  • Diseinu-gida bat sortzea hirigintza-plangintzan parte hartzen duten profesionalentzat eta erakundeentzat, pertsonek zeharkatzen duten espazio fisikoaren eraldaketa sustatzeko.
  • Hainbat proiektu pilotu garatzea, garatutako diseinu-gida aplikatuta, proposatutako eredua ebaluatzeko, hobetzeko eta baliozkotzeko.
  • Proiektu pilotuak benetan gauzatzen parte hartzen duten/interesa duten erakundeei laguntzeko ibilbide-orria zehaztea.
  • Gipuzkoan proposatutako eredua sustatzea Euskadin, Espainian eta Europan.

Ikasitakoa

Antzemaneko giltza-faktoreak

Kanpoko espazio publikoak benetan eraldatzea, Laborategi Bizidunak (Living Lab) gisa ulertuta, teknologiak, prozesuak eta abar aztertzeko. Espazio horiek kanpoko beste espazio batzuen eraldaketa bultzatuko dute.

Aurkitutako zailtasunak

Udalek aurrekontu-partida bat izan behar dute eraldaketa benetan gauzatu ahal izateko.

Etorkizuneko ildoak

  • Auzo (AUZOLAGUN) eta ekipamendu mailan lan egitea.
  • Teknologia garatzea eta ezartzea.

Informazio gehiago

Etxelagun diseinu gida.

Interesgarria izan daiteke

Herrizaintza, sare komunitarioa

Deskribapena

Gizarte-ahultasun egoeran dauden udalerriko pertsonen harreman-integrazioko eta babeseko beharrei erantzuteko, Elorrioko Udalak Herrizaintza proiektua jarri du abian, gura gabeko bakardadean dauden pertsonentzako zaintza komunitarioa.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Elorrio 2022

Euskadi Lagunkoia

Deskribapena

Euskadi Lagunkoia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Euskadi 2012

Etxelagun - Modelo de transformación de los espacios públicos exteriores para mitigar las soledades y aumentar el bienestar y la autonomía de las personas mayores

Deskribapena

Proiektuak HARIAK – Bakardadeen aurreko Gipuzkoako Estrategian adierazten diren jarduerei erantzuten die, pertsonek bizi, zeharkatu eta erabiltzen dituzten espazio fisikoak (etxebizitzak eta hirigintza) eraldatzeko helburu nagusiarekin.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Gipuzkoa 2021

Auzokide Bikainak

Deskribapena

Auzokide Bikainak izeneko ekimenak harremanetan jartzen ditu auzoko adinekoak askotariko adinetako pertsonekin, lagunak egiteko, elkarri laguntzeko eta auzoko jarduerez elkarrekin gozatzeko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Donostia-San Sebastián y Pasaia 2018

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.