Ir directamente al contenido

Bakardade ez hautatuari aurre egiteko zubiak eraikitzen Errenteriako udalerrian

Deskribapena

Programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du eta helburu nagusia ikuspegi prebentibo batetik, parte-hartzaileen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz. Programak hainbat lan lerro, metodologia eta tresna konbinatzen ditu:

  • Bakardade egoera hauskorren identifikazioa: Udaleko datu baseak (errolda kasuko) eta herriko eragile estrategikoekin (medikua, jubilatuen elkarteko ordezkaritza, farmazia…) elkarlana bilatuz hautazkoa ez den bakardade egoeran hauskorrean egon daitezkeen pertsonen aurre-detekzioa egitea bilatzen da.
  • Aktibazio eta dinamizazio komunitarioaren bidez, adineko pertsonen errealitatearen gainean komunitatearen “begirada soziala” eta konpromisoa aktibatzea bilatzen da, berau sentsibilizatu eta ahalduntzearen bitartez. Adinekoak komunitatearekin (ber)konektatzeko prozesuan, esku hartze profesionalaz gain, komunitatearekin elkarlana (modu anitzetan) ezinbestekoa dela uste da. Ez da adinekoekin esku hartzea eremu profesional batera mugatzen, bakardade egoera hauskorrei erantzuteko elkarlan publiko-komunitarioa bilatzen du etengabe.
  • Akonpainamendu sozio-hezitzaile eta komunitarioa. Bakardade ez hautatu egoeran dauden adineko pertsonen behar sozial eta psikikoei erantzuteko akonpainamendu sozio hezitzaile eta komunitarioko esku hartze eredu espezifiko bat da. Pertsonen errealitate, motibazio eta beharrak esku hartzearen zentroan jarriz, bakardade ez hautatu egoera batetik komunitatean bere bizitza modu autonomoan garatzeko akonpainamendu zerbitzu bat eskaini nahi zaie onuradunei (gizarte zerbitzuen zorroko 1.3 zerbitzuan kokatzen da). Era horretara, bakardade ez hautatuak azkartu ditzakeen narriadura prozesuak (osasun fisiko eta psikologikoa, harreman sozialak…) eta gizarte bazterketa eta mendekotasun egoerak ekiditea edo atzeratzea bilatuz.

Informazio gehiago

Webgunea.

Interesgarria izan daiteke

Herrizaintza, sare komunitarioa

Deskribapena

Gizarte-ahultasun egoeran dauden udalerriko pertsonen harreman-integrazioko eta babeseko beharrei erantzuteko, Elorrioko Udalak Herrizaintza proiektua jarri du abian, gura gabeko bakardadean dauden pertsonentzako zaintza komunitarioa.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Elorrio 2022

Euskadi Lagunkoia

Deskribapena

Euskadi Lagunkoia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Euskadi 2012

Etxelagun - Modelo de transformación de los espacios públicos exteriores para mitigar las soledades y aumentar el bienestar y la autonomía de las personas mayores

Deskribapena

Proiektuak HARIAK – Bakardadeen aurreko Gipuzkoako Estrategian adierazten diren jarduerei erantzuten die, pertsonek bizi, zeharkatu eta erabiltzen dituzten espazio fisikoak (etxebizitzak eta hirigintza) eraldatzeko helburu nagusiarekin.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Gipuzkoa 2021

Auzokide Bikainak

Deskribapena

Auzokide Bikainak izeneko ekimenak harremanetan jartzen ditu auzoko adinekoak askotariko adinetako pertsonekin, lagunak egiteko, elkarri laguntzeko eta auzoko jarduerez elkarrekin gozatzeko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Donostia-San Sebastián y Pasaia 2018

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.