Deskribapena
Auzozaintza programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du eta helburu nagusia ikuspegi prebentibo batetik, parte-hartzaileen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz.
Onuradunen perfila hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrean dauden adineko pertsonena da (65 urtetik gora). Autonomia eta mendekotasunaren artean aurkitzen diren pertsonak dira, mendekotasun arriskuan egon daitezkeenak baina oraindik autonomia maila bat mantentzen dutenak.