Edukira joan

Gizarteratuz Gizarte-zerbitzuei buruzko analisi
eta gaurkotasuneko argitalpen digitala

Gizarteratuzera itzuli

Orientaciones para licitar contratos por impacto social (CIS). Guía sobre buenas prácticas de contratación

Orientaciones para licitar contratos por impacto social (CIS). Guía sobre buenas prácticas de contratación.

Fernández, G., de Paladella, M., Orientaciones para licitar contratos por impacto social (CIS). Guía sobre buenas prácticas de contratación. Barcelona, UpSocial, 2025, 50 p.

Deskargatu

Inpaktu sozialagatiko kontratuak, inpaktu sozialeko bonuak ere deituak, formula berritzaile bat dira, inbertsio publikoa lortutako emaitzekin lotzeko. Kontratu horien bereizgarria da Administrazioak kanpoko ebaluazio batek programa horrek aurreikusitako helburu sozialak lortu dituela egiaztatzen badu bakarrik ordaintzen duela. Emaitzak jakin aurretik funts publikoak arriskuan jarri gabe esperimentu sozialak inplementatzeko bereziki egokia den tresna da, administrazio publikoek ezin dutenean zuzenean beren gain hartu berrikuntza sozialak zabaltzeko kostua edo emaitzei lotutako pizgarriak sartu nahi direnean programa sozialen efektuak eta eraginkortasuna indartzeko. Inpaktu sozialagatiko kontratuek kudeaketako berrikuntza dakarte —kontratazioa emaitzetara bideratzen baitute, eta ez soilik prozesuetara—, finantzarioa —kapital pribatua helburu publikoetara mugitzen duelako— eta gobernantzakoa —aliantzak ezartzen baititu bazkide erantzukide gisa jokatzen duten erakundeen artean—. Horrelako kontratuak kontratazio publiko arruntean sartzea errazteko idatzi da dokumentu hau.

Hitz gakoak

Sector público, Sector privado, Colaboración, Impacto social, Innovaciones sociales, Modelos, Análisis coste eficacia, Beneficios, Contratos, Recomendaciones

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.